TUTERARA TXANGOA

Argitaratua: 14 otsaila, 2020 - Kategoria:

TXANGOA TUTERARA 39 €

 MARTXOAK  24

 Irtetzeko ordua 6,50 (ZAZPIAK HAMAR GUTXITAN)

 

Oso garaiz aterako gara El Villa de Castejón hotelean hamaiketako “Buffet” batekin hasiko den programa bette-bettea bete ahal izateko, arrautza prejituak, txorizo egosia eta antzeko gauzak, kafesnea eta opilak buffeta nahi ez dutenentzat.

 

Ondoren Tuterara joango gara eta gutxi gora-behera ordu t’erdiko lehen bisita gida batekin katedrala ikustea izango da, non haren xehetasun guztiak esplikatuko dizkigun, klaustroa, museoa (libre) etab.

 

Gero “gosaria” jaisteko bisita gidatua hirian, bertako eremu historikoa, Foruen Plaza, mairu auzo zaharra, Huarteko Markesaren Jauregia, Mercadal plaza, Carnicerías kalea, Rua kalea, Almirantearen etxea, Plaza Zaharra, Udaletxea; San Adrian Markesaren Jauregia, Juduen Auzoa, etab.

 

14,30ak aldera hotelera jada itzuliak izango gara bazkaltzeko, “Buffet” librea izango da, ura, etxeko ardoa eta kafea barne.

 

Bazkalondoren Erret Bardeak ikustera joango gara eta panoramika bat egingo dugu gutxi gora-behera ordubetekoa.

 

Txoferrak zer egin dezakeen arabera (takografoaren arabera), panoramikaren amaieran ikusiko da denbora librerik geratzen den ala ez.

 

Ondoren denok “txokora”

 IZENA EMAN DEZAKEZUE

 

Tresna-barrara saltatu