Gure Elkarteko Etxeko Taberna-Jatetxearen prezioak eguneratzea onartu da, eta 2026ko ABENDUAREN 1ean sartuko da indarrean.
Neurri hori prezioak aldatu gabe urtebete baino gehiago igaro ondoren hartu da, eta aplikatutako igoera ahalik eta txikiena izan dadin saiatu da, ostalaritza-zerbitzuei eragiten dieten kontzeptuetan izandako kostuen igoera nabarmena kontuan hartuta.
Aurreko prezio-taulan gertatzen den bezala, bi kategoria desberdin ezartzen dira: batetik, “bazkide ez diren” bezero guztiei aplikatu beharreko prezioen taula orokorra, eta, bestetik, Elkarteko bazkideentzako prezioen taula, aurrekoak baino txikiagoak. Horretarako, egindako kontsumizioak kobratzeko orduan, tabernako arduradunek gure elkartearen txartela eskatuko diete bazkideei, eta gogoraraziko zaie bazkideek egunean egon beharko dutela urteko kuotak ordaintzen.
2026ko abenduaren 1etik aurrera aplikatzeko onartutako prezioen taula erantsi da.TABLA NUEVOS PRECIOS 01-12-2026