Guri buruz

«Toki Atsegiña», Antiguo auzoko Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak, Donostian dagoen Antiguo auzoan bizi diren adineko jubilatuen bizitza aberastea eta dinamizatzea du helburu. Elkartea autonomoa da bere kudeaketan, eta Donostiako adinekoen elkarteen sarearen parte da, zeinen helburuak eta jarduerak www.lagunet.net webgunean azaltzen diren.

«Toki Atsegiña» Elkarteak bazkideen partaidetza aktiboa bultzatzen du eta jarduera soziokultural eta ludiko ugari antolatzen ditu, hala nola, bidaiak, txangoak, ikastaroak, hitzaldiak, tailerrak, etab. Elkartearen jarduerak, zeinen xehetasunak {2>Gure <2}{3>Ekintzak<3}atalean kontsulta daitezke, {4>entitatearen egoitzan,<4} Ondarreta Pasealekuko 6-8. zenbakian kokatuta (normalean «Etxea» izenez ezagutzen dena), eta «La Sirena» eta Antiguoko «Merkatua» eraikineko lokaletan egiten dira.

Elkarteak berezko edo itunpeko hainbat zerbitzu ere eskaintzen dizkie bazkideei, hala nola, taberna-jatetxea, liburutegia, ile-apaindegia, podologoa, dentista, ortopedia, optika, masajista, etab.

Kontuan izan behar da Elkarteak adineko pertsonei zuzendutako eta «Donostia Lagunkoia» Hiri Planean txertatutako Donostiako Udaleko programetan ere parte hartzen duela, eta lankidetza-harremanak mantentzen dituela adinekoei zerbitzua ematen dieten beste entitate batzuekin, besteak beste Matia Fundazioa eta Nagusilan. Lankidetza honek adineko pertsonei zerbitzu horietara sartzea erraztu nahi du, eta, aldi berean, nahi duten kideen partaidetza sustatzeko helburua du aipatutako entitateen boluntariotzan.

Horregatik guztiagatik, «Toki Atsegiña» leku aproposa da Antiguo auzoko adineko pertsonek jarduera ezberdinetan elkartzeko, parte hartzeko eta entretenitzeko, eta, era berean, ahal duten neurrian, auzoko bazkideen eta, oro har, adinekoen beharrei erantzuteko lankidetza eskaintzeko.




Aktibitate ta ekitaldi nagusiak:

  • Bidaiak.
  • Txangoak.
  • Ikastaroak.
  • Hitzaldiak.
  • Lantegiak.
  • Ospakizunak.
  • Lehiaketak, e.a.

Horretaz gain, hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiegu gure bazkideei:

  • Taberna-kafetegia.
  • Emakume eta gizonentzako ilepaindegia.
  • Optikoa.
  • Odontologia.
  • Podologoa
  • Adinekoentzako tresnak


Elkargoaren Estatutuak esteka honetan kontsulta daitezke, 2020/07/29an Batzar Orokorrean onartutako aldaketaren arabera. Elkartearen Estatutuak


Tresna-barrara saltatu