BAZKARIA AGINAGA SAGARDOTEGIAN-GURE ADINEKOEI OMENALDIA

Argitaratua: 30 urria, 2026 - Kategoria:
Datorren AZAROAREN 20AN (OSTIRALA), gure Elkarteak BAZKARIA ETA GURE ADINEKOEI OMENALDIA ospatuko du AGINAGA SAGARDOTEGIAN. Bazkaria doan izango da 85 urte edo gehiagoko bazkideentzat. Halaber, 2026an 85 urte betetzen dituzten bazkideek ezusteko opari bat jasoko dute.

Sagardotegira eramateko autobusak 13:30ean irtengo dira Iruña kaleko 3. zenbakian dagoen ohiko tokitik. Bazkaria 14:00etan hasiko da, eta amaieran dantzaldia izango da autobusak irten arte.

Bazkideentzako bazkariaren PREZIOA 40 eurokoa da, eta ahal dela eskudirutan ordaindu beharko da.

Bazkarirako IZEN-EMATEA AZAROAREN 4tik (ASTEAZKENA) aurrera egin ahal izango da.

Izena emateko unean bertan jakinarazi beharko dute sagardotegira beren kabuz joango diren bazkideek.