“TOKI ATSEGIÑA”-REN WEBGUNE BERRIA

Argitaratua: 3 martxoa, 2025 - Kategoria:

Duela gutxi, gure Elkartearen  webgune hau  eguneratzeko lanak amaitu dira. Bertan, bere orrialdeetan, gaztelaniaz eta euskaraz, “Toki Atsegiña”ri buruzko jarduerei, zerbitzuei eta gaurkotasunari buruzko informazioa eskaintzen da.

Webgunea 2019an sortu zen, eta orain egindako eguneraketak diseinu atseginagoa txertatzea eta bere funtzionalitate batzuk aldatzea du helburu, gure elkartearekin lotutako informazioa bilatzen duten bisitarientzat erabilgarriagoa izan dadin.

Gure bazkideei dagokienez, kontuan izan behar da gure elkarteak antolatzen dituen jarduerei, zerbitzuei, bidai eta txangoei edo bestelako ekitaldiei buruzko informazio guztia bazkideei zuzenean helarazten zaiela posta elektroniko bidez, beraz, komeni da bazkide berriek euren helbide elektroniko eguneratua ematea izena ematerakoan.

Bazkideei posta elektronikoz bidalitako informazioaz eta webgunean dagoen informazioaz gain, gure Elkarteak “Toki Atsegiña Jubilados el Antiguo” izeneko Facebook txat bat ere badu eta webgunean dagoen estekatik atzitu daiteke.