Datorren MARTXOAK 31 (ASTELEHENA) KULTUR ASTELEHEN bat ospatuko dugu gure Elkartean, bi ekitaldi interesgarrirekin:
§ 11:30 etan: “DUO MELIFLUO”-K EGINDAKO KONTZERTUA, Cecilia Moreno (gitarra) eta Marta Pichardo (flauta), Bartók, Izzola Giulani eta Jose Mª Piaparren lanak interpretatuko dituztenak. Kontzertuak ordubete iraungo du gutxi gorabehera.
§ 17:30 etan: BLAS DE LEZORI BURUZKO HITZALDIA, gure kide eta lagun ALBERTO RODRIGUEZ (“ROTTER”) emana. Hitzaldian, 1689an Pasaian jaio eta 1741ean hil zen pertsonaia gipuzkoar honen bizitza eta egintzak errepasatuko ditu Albertok.
Bi ekitaldiak Elkarteko ERABILERA ANITZEKO ARETOAN (jantokian) izango dira, SARRERA DOAN izango delarik. Mesedez, izan puntuala bi ekitaldietara joatean.
Bi ekitaldien egitaraua erantsita dago. Charla Blas de Lezo Concierto Duo Melifluo