Datorren ASTELEHENEAN, IRAILAK 21, arratsaldeko 17:00etan, “betiON” TELELAGUNTZA-ZERBITZU PUBLIKOAREN AURKEZPENA egingo da gure elkartean. Aurkezpena Lidia Jorge Euskadiko Arreta Goiztiarreko koordinatzaileak egingo du.
Aurkezpenean azalduko da zer den eta nola funtzionatzen duen zerbitzu horrek (“medailatxoa” izenez ezagutzen da), zer pertsonak erabil dezaketen eta nola eskatu behar den.
Honekin batera doakizu zerbitzuaren ezaugarriak eta funtzionamendua deskribatzen dituen laburpen labur bat. Guión charla BetiOn
Aurkezpena Elkartearen (Etxea) ERABILERA ANITZEKO ARETOAN egingo da, eta SARRERA LIBREA izango da.