Gure elkarteak NAJERARA (ERRIOXA) TXANGOA egingo du UZTAILAREN 1ean (ASTEARTEA), 8: 00etan ohiko puntutik abiatuta. Txangoan, bisita gidatua egingo da Najerara, eta, bereziki, bisita gidatua Santa Maria la Real monasteriora. Monasterioa monumentu nazional izendatu zuten 1889an, eta, besteak beste, Nafarroako errege batzuen gorpuzkiak gordetzen ditu.
Bazkaria Najeran bertan egingo da, Errioxako sukaldaritza tipikoko menu aberatsa dastatuz.
Bazkariaren ondoren, Azofra herrian dagoen Errioxako Lorategi Botanikoa bisitatuko da, eta, ondoren, Donostiara itzuliko da.
Bazkideentzat erreserbatutako txangoaren PREZIOA 50 eurokoa da, eta eskudirutan (ahal dela) edo txartelean ordaindu ahal izango da.
IZENA EMATEA EKAINAREN 25ean (ASTEAZKENA) hasiko da, 10:00etan, Elkartearen bulegoan.
Honekin batera doa txangoaren programa osoa. Programa Nájera