Gure Elkarteak datorren IRAILAK 19 (ASTEARTEA) izango den IRUÑERA TXANGOA antolatu du. Beti daude Iruña zaharra bisitatzeko arrazoiak, baina aurten Iruñea sortu zeneko 600. urteurrena ospatzen da bereziki, lehen zeuden 3 herriak batu zirenean.
Txangoen programak goizean entzierroan zehar ibilaldia, Udaletxearen bisita gidatua, Katedralera bisita eta gero Gazteluko Plazan (Iruña kafetegiaren gainean) dagoen Nuevo Gran Casino-n bazkaria barne hartzen ditu. Bazkalostean, bertaratzen direnek denbora librea aukera dezakete ibiltzeko edo erosketak egiteko, edo interes handikoa den Nafarroako Museoa bisitatzeko.
Autobusa ohiko lekutik (Iruña kaleko 3. zk.) aterako da goizeko 8-30etan, eta itzulerako autobusa 18-30ean irtengo da Iruñetik. TXANGOAREN PREZIOA, GUZTIAK BARNE, 40 EURO DA.
IRTEERAKO IZEN-EMATEA Elkartearen bulegoan egin daiteke ABUZTUAREN 29tik (ASTEARTEA) GOIZEKO 10ETAN.