GAZEO ETA AGURAINERAKO TXANGOA

Argitaratua: 29 iraila, 2026 - Kategoria:

Gure elkarteak GAZEO ETA AGURAINERA (SALVATIERRA) TXANGOA antolatzen du, URRIAREN 13AN (ASTEARTEA). Txangoa 07:45ean irtengo da ohiko lekutik, Iruña kaleko 3. zenbakian, eta 20:00etan itzuliko da Donostiara.

Txangoan zehar, Gaceo eta Alaiza ermitetako horma-pinturak bisitatuko dira lehenik eta behin, Arabako Lautadan. Bi tenpluak bisitatu ondoren, Agurainera (Salvatierra) joango gara herria bisitatzera eta San Martin baseliza ikustera. Bisitaren ondoren, bazkaria herriko Dana Ona Jatetxean izango da eta bertan ondoko programan agertzen den menua dastatuko da. Programa excursión Gaceo

Arratsaldean Sorginetxeko trikuharri ederreraino ibilaldia egingo da megalito honen historia eta mitologia ezagutzeko. Bertara bidean, Pedroko hezegunea ikusiko dugu, inguru interesgarri hau eta uren mitologia ezagutzeko. Ibilbidea lau kilometrokoa da. Ibilaldia ez egitea erabakitzen duenak autobusez joan daiteke Arrizalara, trikuharritik metro gutxira.

Txangoaren PREZIOA 50 eurokoa da eta “Toki Atsegiña” ko bazkideentzat erreserbatuta dago.

IZEN-EMATEA IRAILAREN 30EAN (ASTEAZKENA) hasiko da, goizeko 10etatik aurrera, Elkartearen bulegoan.