EKAINAREN 26AN (OSTIRALA), 17:00etatik aurrera, IKASTURTE AMAIERAKO JAIA ospatuko da “TOKI ATSEGIÑA” Elkartean. Jarduerak etxeko aretoan eta etxetik kanpo egingo dira, honako programa honen arabera:
Jaia arratsaldeko 17:00etan hasiko da gure ABESBATZAren emanaldiarekin, aurreko urteetan bezala Etxeko Aretoan parte hartuko duena. Ondoren, 18:00etan, LINEAKO DANTZA taldeak “Flashmob” bat antzeztuko du, Etxearen kanpoaldean (eguraldiak eragozten ez badu).
Bi emanaldiak amaituta, “PINTXO-POTE” bat eskainiko zaie bertaratzen diren bazkideei. Pintxo-poterako gonbidapenak ekitaldian bertan emango dira, bertaratutako bazkide bakoitzarentzat bana.
Bazkide ugari bertaratzea espero dugu eta jarduera ezberdinez gozatzea.