«Toki Atsegiña» Antiguoko Jubilatuen Elkarteak 8 eguneko bidaia (7 gau) prestatu du Huelva-El Rocío-El Algarve-ra, irailaren 28tik urriaren 5era bitartean egingo dena. Egonaldia Punta Umbríako Barceló Mar hotelean egingo da, eta bertatik programatutako txango eta bisita ezberdinak egingo dira.
Bidaia honen ezaugarri nagusia da Huelvarako bidaia Zaragozatik AVEz egingo dela. Ekipajearekin bidaia mota honek sor ditzakeen eragozpenak saihesteko, maletak autobusez bidaliko dira, eta irteeraren bezperan, irailaren 27an, 16:30ean, Elkarteko lokalean utzi beharko dira.
BIDAIAREN PREZIOA: 900 EURO (PERTSONA BAKOITZA GELAN BIKOITZAN). OSAGARRI BAKARRA: 215 EURO
Bidaiaren izen-ematea eta ordainketa modua:
Bidaiaren izen-ematea 2022ko ekainaren 21etik aurrera egingo da, 10:30ean.
Ordainketa honela egingo da:
- 400 euro izena ematerakoan
- Gainerako zenbatekoa abuztuaren 11 baino lehen
Bidaiaren egitarau osoa eranskinean dago. Programa viaje Huelva