BAZKIDEEN BAZKARIA AGINAGA SAGARDOTEGIAN

Argitaratua: 4 maiatza, 2025 - Kategoria:

Datorren MAIATZAREN 20AN (ASTEARTEA), “Toki Atsegiña”-ko BAZKIDEEN BAZKARIA egingo da Usurbilgo AGINAGA SAGARDOTEGIAn. Bidaia autobusez izango da, 13:30ean irtenda. ohiko kokapenetik, Iruña kaleko 3. zenbakian.

Bazkaltzeko, sagardotegiko menu tipikoa dastatuko da:

– Bakailao-tortilla

– Bakailaoa piper berdeekin

– Txuleta entsaladarekin

– Gazta, irasagarra eta fruitu lehorrak

– Kafea

Txotx-ean edariak: etxeko sagardoa, Errioxako ardo beltza, klareta eta kaba.

Otorduaren ondoren, musikarekin lagunduta, bertaratutakoek dantza bizi batean parte hartu ahal izango dute, beti ona bai gorputzarentzat bai buruarentzat.

Otorduaren PREZIOA 40 eurokoa da, eta eskudirutan (hobe) edo txartelarekin ordaindu daiteke. IZEN-EMATEA MAIATZAREN 7AN (ASTEAZKENA) hasiko da Elkarteko bulegoan, goizeko 10etan hasita.