Gure “Toki Atsegiña” Elkarteak TXANGO berri bat antolatzen du, oraingoan SANGÜESA – LEIRE- XABIER bisitatzeko, datorren MAIATZAK 30 (OSTEGUNA) izango dena. Txangoa 8:00etan abiatuko da ohiko lekutik, Iruña kaleko 3. autobus geltokitik.
Txangoan herri horietako monumentu nagusiak bisitatuko dira, erantsitako egitarauaren arabera. Bazkaria, menu zehatzarekin, Xabier Hotelean izango da. Programa excursión Leire
Txangoaren prezioa 50 eurokoa da, ahal dela eskudirutan ordaindu behar dena.
Txangorako IZEN-EMATEA MAIATZAK 9 (OSTEGUNA) hasita egingo da, 10:00etan, Elkarteko bulegoan. Txangoa bazkideentzat gordeta dago.