SAN JUAN XAR ETA BERTIZKO PARKERA TXANGOA

Argitaratua: 18 maiatza, 2023 - Kategoria:

Datorren ekainaren 6an (Asteartea) txango bat egingo dugu “Hojarasca Kultur Elkartea”k lagunduta. Bertan Nafarroako geografiako eremu eder bat ezagutzeko aukera izango dugu: Igantziko San Juan Xar eta Bertizko parke naturala Oronoz- Mugairen.

Ibilbidean zehar errito solstizialak eta basoaren mitologia ezagutuko ditugu.

Irteera 9:00etan izango da ohiko tokitik, Iruña kalea 3. Bidaia autobusez egingo da Arantzera, handik oinez San Juan Xar-eko leize-iturbururaino eta martxa Igantzin amaituko dugu. Igantzi (5 km guztira).

Bisitak 3 ordu inguruko iraupena izango du. Oinetako eta arropa erosoak erabiltzea gomendatzen dugu, eta behar izanez gero bastoiak erabiltzea.

Igantzitik Doneztebera joango gara eta bertan Santamaria jatetxe ospetsuan jango dugu. Arratsaldean Bertizko Parke Naturaleko lorategia bisitatuko dugu.

Txangoaren prezioa: 40 €

Txangorako izen-ematea “Toki Atsegiña” bulegoan egingo da maiatzaren 25etik aurrera (Osteguna), goizeko 10:00etan.

Tresna-barrara saltatu