ORDIZIA ETA IDIAZABALERA IRTEERA

Argitaratua: 24 maiatza, 2024 - Kategoria:

Gure Elkarteak datorren EKAINAREN 19an (ASTEAZKENA) egingo den ORDIZIA eta IDIAZABALERA TXANGOA antolatzen du. Txangoa 9-15´etan abiatuko da. ohiko lekutik, Iruña kaleko 3. autobus geltokian. Txangoaren programa hau da:

10-00etan Gastronomiaren Interpretazio Zentrora bisita gidatua, ikus-entzunezko proiekzioarekin, non Ordiziaren eta bere merkatuaren bilakaera historikoa ikusiko duzu. Horren ostean, denbora librea izango duzu merkatua esploratzeko.

– 12-30’H. Bisita gidatua Erdi Aroko jatorriko hirigune historikora, Jasokundearen eliza eta eraikin esanguratsuenak barne.

– 14-30’H. Bazkaria Martínez Jatetxean, menu honekin:

                  – Eguneko barazki freskoak urdaiazpikoarekin eta frijituak

                  – Haragi gisatua edo eguneko arrain freskoa. (Izena ematerakoan aukeratuko da)

                  – Natila,

                  – Ura, sagardoa, ardoa eta kafea

– 17 H. Irteera Idiazabalera, Gaztaren Interpretazio Zentroa bisitatzera, non gazta ospetsuaren hainbat alderdi ezagutu eta gazta ketua eta zuria dastatzea.

– 19-00etan Bisitaren amaiera eta Donostiara itzulera

Txangoaren prezioa 40 eurokoa da, ahal dela eskudirutan ordaindu behar dena. Bazkideentzat gordeta dagoen txangorako IZEN-EMATEA MAIATZAK 29 (ASTEAZKENA) 10:00etan hasiko da Elkarteko bulegoan.

Ildo horretan, gogoratu behar da bazkide berririk ez direla altan emango egun horretan.

Tresna-barrara saltatu