LA ALCARRIA – PUEBLOS NEGROS-ETARA TXANGOA

Argitaratua: 22 ekaina, 2023 - Kategoria:

Gure “Toki Atsegiña” Elkarteak 5 eguneko bidaia (4 gau) antolatu du LA ALCARRIA – PUEBLOS NEGROS-etara (GUADALAJARA), IRAILAREN 12tik 26ra.  Bidaia pentsio osokoa izango da eta gidari bat izango du ibilbide osoan zehar. Egonaldia Guadalajarako 4 izarrako hotel batean egingo da.

Bidaia autobusez egingo da, irteera 12ko 8 etan ohiko tokitik irtenduz (Iruña kalea, 3).

Bidaiaren prezioa, guztia barne, 590 €-koa da logela bikoitzean, eta 195 €-ko gehigarria gela bakarrean.

Bidaiaren izen-ematea EKAINAREN 28tik aurrera egingo da, 10:00etan, Elkarteko bulegoan. Izen-ematea “Toki Atsegiña”ko bazkideentzat gordeta dago, interesdun bakoitzak bi pertsona bakarrik eman ahal izango ditu izena.

Bidaiaren ordainketa gure bulegoan egin behar da izena ematerakoan, ahal dela banku txartelarekin. Ezeztapen asegurua ere badago (borondatezkoa) eta bere prezioa 15€-koa da

Bidaiaren programazioa eransten da.Viaje Alcarria-Pueblos Negros

Tresna-barrara saltatu