Datorren MAIATZAK 29 (ASTELEHENA) Miren Altuna neurologoak eta Mª Ortiz de Zárate “Cita Alzheimer” Fundazioko Marketin eta Komunikazio arduradunak hitzaldi informatiboa emango dute gure Elkartean garatzen ari den “CITA Go On” proiektuari buruz.
esan zuen Fundazioak. Hitzaldia 17:30ean emango da Erabilera Anitzeko Aretoan (Etxean) SARRERA DOAN.
60 eta 85 urte bitarteko pertsonei zuzendutako proiektuaren helburua bizimodu osasungarriko ohiturak hartuta, alzheimerra prebenitu edo/eta atzeratu daitekeela frogatzea da.
Aurkezpenean, bertaratutakoak proiektuan parte hartzera animatuko dira, parte hartzeko irizpideak betetzen dituzten jakiteko formulario labur bat betez.
Proiektuari eta, oro har, alzheimerari buruzko informazio gehiago Fundazioaren webgunean lor daiteke https://www.cita-alzheimer.org/es/cita-go-on