Gure Elkarteak BIDAIA berri bat antolatzen du, ASTURIASera, MARTXOAREN 20TIK 23RA bitartean biak barne egingo dena. Bidaian zehar Oviedo, Gijón, Avilés, Luanco, Colunga eta abar bisitatuko ditugu. Bidaiaren egitarau osoa eransten da. Asturias
Bidaia “Toki Atsegiña”ko kideentzat gordeta dago. PREZIOA, pentsio osoa eta bidaia-laguntza eta baliogabetze asegurua barne, 499 EUROKOA da logela partekatuan eta 645 EUROKOA logela bakarrean.
Egonaldia Oviedoko Palacio de Cristal Hotelean izango da.
Bidairako IZEN-EMATEA URTARRILAREN 29AN (ASTEAZKENA) hasiko da, goizeko 10:00etan hasita, Elkarteko bulegoan.