“BAZTERTUAK” ERAKUSKETA (Tabakalerako 4. solairua) Otsailaren 23tik apirilaren 24ra

Argitaratua: 22 otsaila, 2022 - Kategoria:

AJE Antiguo Elkarteak proiektu honi laguntzen dio 2019tik “DeMayoraMayor” ekimenaren bitartez, eta horregatik datozen bi hilabeteetan erakusketa hau bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, adineko Salvadorrek bizi duten errealitateaz hausnartu eta dagoeneko izan dituzten loturak ezagutzera hango (El Salvador) eta hemengoen (Donostia) adinekoen elkarteen artean ehundua.

Erakusketa Kutxa Kultur Plaza aretoan (Tabakalerako 4. solairuan) egingo da Otsailaren 23tik apirilaren 24ra

“Baztertuak”erakusketaren aurkezpen bezala mahai-inguru bat ere egingo da Martxoaren 3an. Mahai-inguru honetan bi lekukotasun izango ditugu, El Salvadorreko eta Euskadiko adineko pertsonen eskubideen eta duintasunaren alde borroka egiten duten bi aktibistarenak: Maria Luisa Mendizabal eta Emilio Espín.

Mahai-ingurua Martxoaren 3an, osteguna, arratsaldeko 18-30´egingo da Kutxa Kultur Plaza areto bertan (Tabakalerako 4. solairuan).

Bai erakusketari eta bai mahai-inguruari buruz informazio gehiago nahi izanez gero hemen irakur daiteke Exposicion Descartadas 2022

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu