ZER DA ADINEKOEN “BEGIRADA AKTIBOA”?
Ekimen bat da.Aurrera eramateko, zure partehartzea nahi dugu, zure auzoan bizi diren adinekoak, ahultasun-egoeran daudenak eta/edo laguntza behar dutenak identifikatzeko.
NOR GARA?
Antiguoko Jubilatuen Elkartea gara (AJE) eta Begirada Aktiboa izeneko ekimen honetan parte hartzen dugu, Donostiako Udaalarekin batera.
NOR DA ELKARTEKO SOLASKIDEA?
Gure Elkartean, solaskide batzuk daude. KOORDINATZAILE esaten diegu. Haiengana jo beharko duzu Begirada Aktiboari buruzko informazio gehiago nahi baduzu.
ELKARTEKOA ETA/EDO AUZOKOA NAIZ, BAINA… ZER EGIN BEHAR DUT?
Zure inguru hurbilean bizi den adinekoren bat ezagutzen baduzu, zure ustez ahultasun-egoeran dagoena eta/edo laguntza behar duena, gertu bizi den senitarteorik edo lagunez ez duelako, etxetik ateratzen ez delako,… jarri zaitez harremanetan Elkarteko KOORDINATZAILE batekin. Gainerako guztia, gure esku.
ETA GERO, ZER…?
Zurekin harremanetan jarriko gara, helarazi diguzun kasua zertan dagoen jakinarazteko. Antiguoko Jubilatuen Elkartea bere inguruko adinekoen bakardadeaz kezkatzen da.
Harremanetan jarri
Begirada Aktiboari buruz informazio gehiago nahi ezkero edo harremanetan jarri nahi baduzu deitu 943 21 51 24 telefono zenbakira edo sartu kontaktatu orrialdean.