Nor gara

“Toki Atsegiña”, Antiguoko Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkartea (“AJE”), Antiguo Auzoko adineko jubilatuen bizitza aberastea eta dinamizatzea helburu duen erakundea da. Kudeaketan guztiz autonomoa izan arren, Elkartea Donostiako adinekoen elkarteen sarearen partaidea da, zeinaren helburu eta jarduera orokorrak  lagunet webgunean azaltzen direnak.

“Toki Atsegiña”-k  bere kideen parte-hartze aktiboa bultzatzen du bereziki eta jarduera soziokultural eta ludiko ugari antolatzen ditu, hala nola, irteerak, txangoak, ikastaroak, hitzaldiak, tailerrak, etab. Elkartearen jarduerak, zeinen xehetasunak Aktibitateak atalean kontsulta daitezke, bai  Ondarreta Pasealekua 6-8ko entitatearen egoitzan, bai Udalak lagatutako “La Sirena” eraikineko lokalean eta baita “Merkatua” eraikinean ere garatzen dira.

Elkarteak berezko edo hitzartutako hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie bazkideei, hala nola, taberna-jatetxea, liburuen mailegua, ile-apaindegia, podologoa, dentista, etab. Era berean, elkargokideentzat aholkularitza lan bat abian jartzea aurreikusten du Elkarteak, administrazio publikoekiko izapideekin, gizarte zerbitzuekin, etab. laguntzeko.

Azkenik, adierazi behar da Elkarteak adinekoei zuzendutako eta “Donostia Lagunkoia” Hiri Planean txertatuta dauden Donostiako Udaleko hainbat programatan ere parte hartzen duela, eta horien artean egoera hauskor batean dauden edota laguntza behar duten  adineko pertsonak identifikatzea helburu duen “Begirada Aktiboa” ekimena nabarmentzen da.

Horregatik guztiagatik, “Toki Atsegiña” leku aproposa da Antiguoko adinekoek elkartzeko, parte hartzeko eta jarduera ezberdinetan entretenitzeko. Halaber, bazkideei aukera ematen die beste bazkide eta auzoko adinekoei bere laguntza emateko.




Aktibitate ta ekitaldi nagusiak:

  • Bidaiak.
  • Txangoak.
  • Ikastaroak.
  • Hitzaldiak.
  • Lantegiak.
  • Ospakizunak.
  • Lehiaketak, e.a.

Horretaz gain, hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiegu gure bazkideei:

  • Taberna-kafetegia.
  • Emakume eta gizonentzako ilepaindegia.
  • Optikoa.
  • Odontologia.
  • Podologoa
  • Adinekoentzako tresnak


Esteka honetan “TOKI ATSEGIÑA” Antiguoko Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkartearen Estatutuak  kontsulta ditzakezu, 2020-07-29ko Batzar Orokorrean onartutako aldaketaren arabera. ASAJE Estatutos 29072020


Tresna-barrara saltatu