Donostia, 2019ko azaroak 21
Urtero bezala, hilaren 21ean SANTO TOMAS jaia ospatuko dugu, 2019an larunbatarekin. Iaz sortu ziren hainbat gertaera ekiditeko, hala nola hainbat adineko pertsona txistorra jateko eserlekurik gabe aurkitu zirela, bazkide asko beren seme-alaba eta bilobekin etorri zirelako, adierazi nahi dizuegu aurten ekitaldi hau era bidezkoenean ospatu nahi dugula eta bazkideei eskatzen diegu senide eta bilobarik gabe etortzeko, adeitasunez eskatu beharrik ez izateko lekuak benetan behar dituztenentzat direla.
Egoera hau ulertuko duzuelakoan eta guztiok festa jai-giroan ospatzea desiratuz, Santo Tomas eguna, Gabonak eta Urte Berria zoriontsuak izan ditzazuela.
Zuzendaritza
EGITARAUA
10:30ETAN, KARTA TXAPELKETAKO SARIAK BANATZEA
11ETAN, KORUAREN EKITALDIA
12ETAN, TXISTORRADA (BERANDUENEZ ERE 13:15ETAN AMAITU BEHARKO DA BAZKALTZEN HASTEKO)