Apirilaren 17an (astelehena), 17:30ean, gure bazkide ARTURO ALDECOA RUIZek “MIQUELDIREN IDOLOA, ZISNE BELTZA ARKEOLOGIKOA” gaiari buruzko hitzaldia emango du “Toki Atsegiña” erabilera anitzeko aretoan. Sarrera doakoa izango da.
Arturo “Luminoso Ídolo Oscuro. Miqueldi, historia y significado” liburuaren egilekidea da, eta 1634an Gonzalo de Otálorak jendaurrean jarri zuenetik idoloa inguratu duten gorabeherak sakon aztertzen ditu.
Idoloa Durangaldeko Merindadeko San Migel Mikeldi baselizaren inguruetan aurkitutako eskultura zoomorfoa da, K.A. IV. mendean egindakoa. Aurkikuntzaren unetik, Burdin Aroko eskultura hau deserosoa izan zen Bizkaiko foru boterearentzat XVII. mendetik XIX. mendera arte, orduan ofizialtzat jotzen zenaren istorio ezberdina suposatzen baitzuen. Gaur egun, eskultura Bilboko “Euskal Museoa – Museo Vasco”-n dago gordeta, eta bertan bilduta dago museo horretan berritze lanak egiten ari diren bitartean.