OMENALDIA GURE ZAHARREI

Argitaratua: 23 iraila, 2021 - Kategoria:

AGINAGA SAGARDOTEGIA 2021

 URRIAK 28

COVID pandemiaren egoera zela eta, Otsailan egiten den SAGARDOTEGIA eta bertan egiten den GURE ZAHARREI OMENALDIA ere deseustatzea erabaki zen aurten. Kontuan harturik egoera hori hobetu dela, datorren URRIAREN 28an ekitaldi horiek egitea erabaki da.

Omenaldia 2021ean 85 urte bete eta bazkarira (doan) etorriko diren guztiei egingo zaie eta opari sorpresa bat ere izango da.

 MENUA: bakailao tortilla, bakailaoa piper berdeekin, txuleta eta letxuga entsalada, gazta, menbrilloa, edaria eta kafea.

 PREZIOA = 25 €

Autobusak 13:30etan aterako dira Igeldoko autobusaren geltokitik, Iruña kaleko 3. zenbakitik. Bere kotxean joan nahi dutenek abisatu behar dute.

 Izena eman Irailaren 27tik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu