MATARRAÑARA BIDAIA

Argitaratua: 12 urtarrila, 2024 - Kategoria:

Gure Elkarteak 2024. urtea hasten du Matarrañara (Teruel probintzian) bidaia eder bat antolatuz. Matarraña zenbaitek “Espainiako Toscana” deitzen dute. Bidaiak 4 egun eta 3 gauen iraupena izango du, hotela Alcañizko “Ciudad de Alcañiz” izanik. Bidaia otsailaren 18tik 21era izango da, biak barne. Bidaiaren programa osoa erantsita dago. MATARRAÑA

Bidaiaren izen-ematea urtarrilaren 16an (asteartea) hasiko da, 10:00etan, Elkarteko bulegoan.

Bidaiaren prezioa, guztia barne, 438 eurokoa da pertsona bakoitzeko gela partekatuan eta 563 eurokoa gela bakarrean. Prezioak baliogabetze asegurua barne hartzen du, eta, horretarako, interesdunaren NANa aurkeztu beharko da bidaian izena emateko unean.

Izen-ematea “Toki Atsegiña”ko bazkideentzat gordeta dago, eta, horretarako, gogoratu behar da urtarrilaren 16tik 19rako astean bazkide berrien izena emateko ezarritako arauen arabera, bazkide berriak ez direla gure Elkartean inskribatuko. .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu