LAGUARDIA ETA LAPUEBLA DE LABARCARA (ARABAKO ERRIOXA) TXANGOA

Argitaratua: 12 otsaila, 2024 - Kategoria:

Datorren OTSAILAK 28 (asteazkena), gure Elkarteak ARABAKO ERRIOXARA TXANGOA egingo du, Lapuebla de Labarca eta Laguardia bisitatuz. Autobusa 8-45’etan irtengo da ohiko puntutik, eta Donostiara itzulera 20-30′ orduetan egingo da gutxi gorabehera.

Txangoa Lapuebla de Labarcan hasiko da Jilabá upeltegira bisitarekin, bertako mahastiak bisitatuko ditugu eta ardoaren ekoizpenari buruzko azalpena emango digute. Amaitzeko, dastatze gelan gazta eta beste hamaiketako tipiko batzuekin batera ardo dastaketa bat egingo dugu.

Ondoren, Laguardiara joango gera eta bertan bazkaria egingu dugu Collado hotelean. Otorduaren ondoren, Erregeen Andre Maria eliza eta bereziki bere Portiko polikromatu ospetsura bisita gidatua egingo da.

Txangoaren prezioa 50 eurokoa da guztia barne. Bazkideentzat gordeta dagoen Txangorako izen-ematea OTSAILAREN 14an (ASTEAZKENA) 10:00etan hasiko da Elkarteko bulegoan. Izen-ematea bazkideentzat gordeta dago.

Txangoen egitaraua erantsita dago eta baita janari menua ere, zeinetatik platerak aukera ezberdinen artean aukeratu behar dira izena ematerakoan. Excursion-a-Laguardia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu