HITZALDI HISTORIKOA: “NOLA IRABAZI ZIREN HAUTESKUNDEAK DUELA HOGEI MENDE BAINO GEHIAGO?”.

Argitaratua: 23 urtarrila, 2024 - Kategoria:

Datorren URTARRILAK 29 (ASTELEHENA) egunean, 17:30etan, gure bazkide ARTURO ALDECOAk eduki historikoa duen hitzaldi berri bat emango du Toki Atsegiñan, Nola irabazi ziren hauteskundeak duela hogei mende baino gehiago?” gai kuriosoarekin. 2024. urtea hauteskunde urte bikoitza izango da gurean, Hauteskunde Autonomikoak eta Europako Hauteskundeak egingo baitira bertan.Beraz, interesgarria da Erromatar Errepublikan hauteskundeak nola egin ziren jakitea eta politikarien trikimailuak eta hautesleen xalotasuna ordutik gaur arte aldatu badira aztertzea ere.

Arturo Aldecoak gai hori landu du eta, horri buruz emandako hainbat artikulu eta hitzaldiz gain, “El Manual Electoral de Cicerón” liburuaren egilea da.

Hitzaldia Elkarteko erabilera anitzeko aretoan emango da (Etxean), SARRERA DOAN izango delarik.

Hitzaldiaren edukiaren laburpen laburra eransten da Sinopsis charla

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu