“DEATH CAFÉ” TOPAKETA “TOKI ATSEGIÑA”-N

Argitaratua: 6 ekaina, 2023 - Kategoria:

Datorren EKAINAK 14 (ASTEAZKENA), arratsaldeko 18:30etan, Elkarteko Erabilera Anitzeko Aretoan (Etxean) “DEATH CAFÉ” TOPAKETA izango da eta bertan “Bidegin” elkarteko kideak dinamizatzaile arituko dira .

“Death Café” topaketetan, erantsitako dokumentuan azaltzen den moduan, herritar talde bat elkartzen dira, testuinguru lasai batean, heriotzaz hitz egiteko aldez aurretik ezarritako gidoirik edo helburu zehatzik gabe. Hausnarketarako gune komunitarioa da, librea, ideologia orotatik askea.

Topaketan parte hartzea gehienez 15 lagunekoa da, eta “Toki Atsegiña”-ko bazkideak zein bazkide ez direnak bertaratu daitezke. Aldez aurretik izena eman behar da, horretarako WhatsApp bat bidali behar da 747 49 02 40 telefono zenbakira bilerara joateko interesa adieraziz eta izena eta harremanetarako telefonoa emanez.

Bileren azalpen dokumentua eransten da BIDEGIN DEATH CAFE. “Bidegin”-i buruzko informazio gehiago ere kontsulta dezakezu webgunean http://www.bideginduelo.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu