“ALDAKETA KLIMATIKOA ETA SORTZEN ARI DIREN GAIXOTASUNAK” HITZALDIA

Argitaratua: 10 martxoa, 2024 - Kategoria:

Datorren MARTXOAK 11 (ASTELEHENA), 17:30ean, JOSÉ MANUEL ETXANIZ MAKAZAGA Albaitaritza medikua gurekin izango da Toki Atsegiña gizarte etxean, klima aldaketaren ondorio batzuei buruz hitz egiteko. Bereziki, pertsonen eta animalien gaixotasunak aipatuko ditu, duela ez asko arte latitude tropikaletara mugatuta eta batez besteko tenperaturaren igoeraren eraginez eta intsektuek transmitituta Europako hegoaldean diagnostikatzen hasi direnak.  Beraz, intsektu horiek ezagutu behar ditugu eta haren kontrolean lankidetzan aritzea osasun agintariekin.

José Manuel Etxaniz Makazaga donostiarra da eta gure auzoko bizilaguna. Albaitaritza Medikuntzan doktorea, bere lan-bizitzako azken hogei urteetan, Donostiako Udaleko Osasun Publikoko Zerbitzuko buru izan zen. Era berean, Albaitaritza Historian aditua eta gaiari buruzko argitalpen ugariren egilea da Gipuzkoa eta Nafarroari dagokionez. Donostiako Suhiltzaileen historiari buruzko lan baten egilea ere bada.

Azken urteotan, asteroko iritzi artikulua idatzi du, igandetan, Noticias de Gipuzkoa egunkarian.

Hitzaldia Elkarteko erabilera anitzeko aretoan emango da (Etxean), SARRERA DOAN izango delarik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu