TABERNA-JANTOKIKO KONTSUMOEN PREZIOA EGUNERATZEA

Argitaratua: 31 abuztua, 2025 - Kategoria:
2025eko IRAILAREN 2tik aurrera, gure elkarteko Etxeko Taberna-Jangelan kontsumitzeko prezio berriak indarrean sartuko dira.

Prezioen zerrenda berrian, kontsumoetako batzuek igoera apala izan dute, eta beste batzuek, berriz, orain arte indarrean egon diren prezioei eutsi diete. Kontuan izan behar da, gainera, orain arte indarrean egon diren prezioak 2024aren hasieran hasi zirela aplikatzen, eta orain arte ez dela aldaketarik izan.

Aurreko prezio-taulan gertatzen den bezala, BI PREZIO-KATEGORIA DESBERDIN ezartzen dira, bata BAZKIDE EZ DIREN BEZEROEI aplikatu beharreko prezioei buruzkoa, eta bestea “Toki Atsegiña” Elkarteko BAZKIDEEI aplikatu beharreko prezioei buruzkoa, aurrekoak baino txikiagoak. Horretarako, egindako kontsumizioak kobratzeko orduan, tabernako arduradunek gure elkartearen txartela eskatuko diete bazkideei, eta gogoraraziko zaie bazkideek egunean egon beharko dutela urteko kuotak ordaintzen.

2025eko irailaren 2tik aurrera aplikatzeko onartutako prezioen taula erantsi da. Precios Bar-Comedor Sept 2025