ILARGI ARRIZABALAGA MUSIKARIAREN EMANALDIA

Argitaratua: 10 uztaila, 2025 - Kategoria:

UZTAILAREN 14AN (ASTELEHENA), 17:00etan, ILARGI ARRIZABALAGA Euskal Dantzako gure irakasleak BELDURRAREKIN DANTZAN diskoaren aurkezpen-kontzertua eskainiko du “Toki Atsegiña”n. Kontzertua Elkartearen Erabilera Anitzeko Aretoan izango da.

Ilargi lezoarrak txikitatik sentitzen du musikarekiko eta arte eszenikoekiko grina, eta gaur egun Dantzertiko Arte Dramatikoko ikasketak amaitzen ari da. 2021ean atera zuen lehen diskoa, AME Studion grabatua, Iker Laurobaren laguntzarekin, eta hainbat kontzertu eman zituen bakarka, Errenteriako Atlantikaldian barne.

Gaur egun, musikaren eta antzerkiaren arteko lotura esploratu nahi du, eta hori bere bigarren albumeko abestietan islatu da.

Bere hitzetan, “sorkuntzak egiten nau, eta nor naizen esploratzen dut horren bidez”.

SARRERA LIBREA DA, eta bertaratutakoei ahalik eta puntualtasun handiena eskatzen zaie.