- Ikastaroak eta tailerrak.
- Eduki ezberdinetako hitzaldiak eta aurkezpenak.
- Ospakizunak, hala nola, sagardotegia, Santo Tomas, etab.
- Karta-lehiaketak
- Egun anitzeko bidaiak, nazionalak zein nazioartekoak.
- Bidaiak eta eguneko txangoak.
Ikastaroak eta tailerrak
«Toki Atsegiña» Elkarteak bere bazkideentzako berezko ikastaro eta tailerren programa zabala antolatzen du, elkarteak erabiltzen dituen lokal ezberdinetan egiten direnak.
Hain zuzen ere, 2025/2026 ikasturteko jardueren programak Elkarteak berak antolatutako gai anitzenei buruzko 20 ikastaro eta tailer biltzen ditu, eta guztira 780 plaza daude bazkideentzat.
Gainera, «Toki Atsegiña» Elkarteko kideek Antiguo auzoko Legazpi kaleko 6an ematen diren diruz lagundutako euskara ikastaroetan izena eman dezakete.
Era berean, gure bazkideek dohainik eman dezakete izena Izarbidek antolatutako eta Donostiako beste jubilatuen elkarteetan ematen diren informatika gaiei buruzko ikastaroetan.
Elkarteak antolatzen dituen ikastaro eta tailerretan izena ematea, bazkideentzat erreserbatuta, ikastaro bakoitzaren edukia, prezioa eta kokalekua ezartzen duen programa baten arabera egiten da, bai eta izena emateko eta garatzeko arauen arabera ere.
Listado de actividades
- Dantza
- Gimnasia
- Taichi
- Yoga
- Joskintza
- Marrazkia eta Pintura
- Oroimena lantzeko lantegia
- Arnasketa
- Euskal Dantza
- Lerroan dantza
- Eskulanak
- Mosaikoak
- Abesbatza
- Risoterapia
- Sendabelarrak
- Teatroa
- Frantsesa eta Inglesa
- Tarot
- Sevillanak
2025 / 2026KO IKASTAROEN TAULA
Bereziki, 2025/2026 ikasturteari dagokion programa dokumentu hauetan kontsulta daiteke:
– Ikastaroen taula, ordutegiak eta emate-lekua. LISTADO CURSOS 2025-2026
– Inskripzioa egiteko egutegia eta ikastaroak garatzeko arauak.
Ikastaroetan izena emateko epea Irailaren 1ean (astelehena) hasiko da, Elkarteko Bulegoan.
Hitzaldiak eta aurkezpenak
Urtean zehar, hitzaldi eta aurkezpen ugari egiten dira, besteak beste gai historiko, kultural, eta juridikoei buruz, bai eta osasun-gaiei buruz ere. Normalean astelehenetan gure gizarte-lokaleko erabilera anitzeko aretoan (tabernako jatetxe gisa erabiltzen dena nagusiki). Halaber, jarduera hauek bazkideentzat zein bazkide ez direnentzat irekiak dira.
Ospakizunak
Elkarteak aldian-aldian hainbat jai-ospakizun antolatzen ditu (sagardotegia, Santo Tomas eguna, ikasturte amaierako festa...), bazkide ugari biltzen dituztenak eta elkartzeko eta ondo pasatzeko aukera ematen dutenak.
Bidaiak eta txangoak
Urte hasieran, urteko programa prestatzen da, egun anitzeko bidaiak zein eguneko txangoak biltzen dituena, egutegian behar bezala banatuta.
2024an programan honako irteera hauek izan dira: 5 bidaia, 3 nazionalak eta 2 nazioartekoak, eta eguneko 6 txango. 2025 urterako hurrengo programa prestatu da.