ZUGARRAMURDIRA TXANGOA

Argitaratua: 6 otsaila, 2025 - Kategoria:

“Toki Atsegiña” Antiguoko Jubilatuen Elkarteak ZUGARRAMURDIRA TXANGOA antolatu du, OTSAILAREN 26an (ASTEAZKENA) izango dena. Txangoa Elkarteko kideentzat gordeta dago.

Txangoaren barruan Sorgingintza Museora eta Zugarramurdiko kobara bisita gidatuak, Azketa Jatetxean bazkaria eta bazkalostean ibilaldi bat  bi aukerarekin egingo dira. Txangoaren programa osoa eransten da. Programa Zugarramurdi

Txangoaren PREZIOA 55 eurokoa da, dena barne, eta izena emateko momentuan eskudirutan edo txartelarekin ordaindu daiteke.

IZEN-EMATEA OTSAILAREN 12an (Asteazkena) hasiko da, 10:00etan Elkarteko Bulegoan. Bazkide bakoitzak gehienez bi pertsona izena eman dezake, izen-ematea egiten duen bazkidea barne.