“Toki Atsegiña”-k MARTXOAK 9AN (OSTEGUNA) egingo den LIERGANESKO BAINUETXERA eguneko irteera antolatu du. Txangoak barne hartzen ditu “doako buffeta” gosaria eta bazkaria bainuetxean bertan, instalazioetara bisita, osasun-hitzaldia, baita interesa dutenentzat zirkuitu termalerako doako sarrera ere. Txangoaren prezioa, dena barne, 45 EUROKOA da, zeinak eskudirutan ordaindu beharko dira izena ematerakoan. Zirkuitu termalera sartu nahi duten pertsonek bainujantzia eta txapela, txankletak eta toaila eraman beharko dituzte. Elementu horiek ez dituztenek bertan alokatu ahal izango dituzte dagokion prezioa ordainduta. Goizeko 7etan aterako da autobusa Iruña kaleko geralekutik, eta 20:00etan itzuliko da gutxi gorabehera.
IZEN-EMATEA Elkartearen bulegoan egin daiteke OTSAILAREN 14tik aurrera, 10:30ETAN.
Txangoaren egitarau osoa eransten da Excursión a Lierganes