LIERGANESKO BAINUETXERAKO TXANGOAREN DATA BERRIA: APIRILAK 18

Argitaratua: 3 martxoa, 2023 - Kategoria:

Elkarteari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, LIERGANES BAINUETXERA (KANTABRIA) txangoa, martxoaren 9rako aurreikusita zegoena, azkenean APIRILAREN 18an (ASTEARTEA) izango da. Txangoaren egitaraua aurrez iragarritakoa da, hau da, bainuetxean bertan “doako buffeta” gosaria eta bazkaria, instalazioetara bisita, osasun hitzaldia, baita zirkuitu termalerako sarrera doakoa barne hartzen ditu ere. Txangoaren prezioa, dena barne, 45 EUROkoa da.

Zirkuitu termalera sartu nahi duten pertsonek bainujantzia eta txapela, txankletak eta toaila eraman beharko dituzte. Elementu horiek ez dituztenek bertan alokatu ahal izango dituzte dagokion prezioa ordainduta.

Autobusa goizeko 7etan aterako da autobusa Iruña kaleko geralekutik, eta 20:00etan itzuliko da gutxi gorabehera.

Inskribituta zeuden eta data berrian txangoa egin ezin duten edo nahi ez duten pertsonek Elkartearen bulegoan baja eman ahal izango dute, ordaindutako zenbatekoa jasoz. Izen-emate berrietarako plazak daude.

Tresna-barrara saltatu