“Toki Atsegiña” Elkarteak 8 eguneko bidaia (7 gau) egingo du Kataluniara “Itsasoa eta Mendia” lelopean, datorren URRIAREN 1etik 8ra. Egonaldia Platja D´Aro-ko 4 izarreko “Caleta Palace” hotelean egingo da, eta hortik aurreikusitako bisitak egingo dira, erantsitako egitarauan zehazten den moduan. Bidaia pentsio osokoa izango da eta gidari bat izango du ibilbide osoan zehar.
Bidaia autobusez egingo da, 1. egunean goizeko 8etan irtengo da ohiko tokitik (Iruña kalea 3. zk.).
Bidaiaren prezioa, dena barne, 695 €-koa da logela bikoitzean, eta 175 €-ko gehigarria gela bakarrean.
Bidaiaren izen-ematea ABUZTUAREN 1etik aurrera egingo da goizeko 10:00etan Elkartearen bulegoan. Izen-ematea “Toki Atsegiña”ko bazkideentzat gordeta dago, interesdun bakoitzak bi pertsona bakarrik eman ahal izango ditu izena.
Bidaiaren ordainketa gure bulegoan egin behar da izena ematerakoan, ahal dela banku txartelarekin. Ezeztapen asegurua ere badago (borondatezkoa) eta prezioa 15 €-koa da.
Bidaiaren egitaraua eransten da. Viaje a Cataluña mar y montaña