GABONETAKO eta URTEBERRIko oporretan, Etxeko taberna-jangela zein Elkartearen Bulegoa itxita egongo dira Abenduaren 24tik (Igandea, Gabon bezpera), Urtarrilaren 1era arte (Astelehena, Urteberri eguna) biak barne. Aipatu zerbitzuak Urtarrilaren 2an (Asteartea) irekita egongo dira.
Ileapaindegia, berriz, ohiko egun eta orduetan zabalik egongo da.
2024. urte berriaren hasierarekin batera, Etxeko Taberna-Jangela zerbitzua kudeatzaile berri batek kudeatuko du. Horrek ekarriko dituen beste aldaketen artean, ordutegi berriak ezartzea nabarmendu behar da, goizeko 8-30etatik arratsaldeko 8etara izango dena neguko ordutegia. Edari eta janarien prezioen taulan bazkideentzat eta bazkideak ez direnentzat prezio ezberdinak jartzea ere erabaki da, beste elkarte batzuetan gertatzen ari den bezala. Tabernan argitaratuko da prezioen taula berria.
Zuzendaritza Batzordeak “Toki Atsegiña”-ko kide eta gainerako lagun guztiak zoriondu nahi ditu Eguberri eta 2024 Urte Berri On, eta urte berrian gure Elkarteak sustatutako ekintza ezberdinetan zuekin kontatzea espero dugu.
EGUBERRI ETA URTE BERRI ZORIONTSUA GUZTIORI!