“Toki Atsegiña” Elkarteak CALAHORRA-ra (Errioxa Behera) txangoa antolatzen du, MARTXOAK 21 (OSTEGUNA) izango dena. Calahorra, Kalakorikos herri euskaldunean kokatua, geroago Calagurris Nassica Iulia erromatar hiri garrantzitsua izan zen. IV-V mendeetatik izen bereko elizbarrutiaren egoitza izan da, garai batean Kantauri itsasora iristen zena. Jatorri hori guztiagatik hainbat monumentu eta ezaugarri historiko eskaintzen ditu, batez ere erromatarrak.
Gaur egun Calahorra nekazaritza-ekoizpenagatik, mahastiengatik eta antzinateagatik nabarmentzen da, eta Errioxako autonomia erkidegoko bigarren hiria da, Logroño hiriburuaren ondoren, garrantziaz eta biztanleri dagokionez.
Txangoa goizeko 8:15ean abiatuko da ohiko lekutik (Iruña kalea 3. zk.), txangoaren prezioa 50 eurokoa izango delarik.
Izen-ematea “Toki Atsegiña”ko bazkideentzat gordeta dago eta datorren martxoaren 6an (asteazkena) hasiko da Elkarteko bulegoan.
Txangoaren egitarau osoa erantsita dago. Excursión Calahorra