BULGARIARA BIDAIA

Argitaratua: 29 martxoa, 2025 - Kategoria:

Gure Elkarteak BULGARIARA BIDAIA bat antolatzen du, EKAINAREN 11tik 18RA egingo dena, biak barne.

Bulgaria herrialde paregabea da, denboraren poderioz iraun duten kultura ezberdinen aztarna ugari ditu. Ezohiko helmuga da, jendez gainezka ez dagoena, bidaiari jakinguratsuentzat eta zerbait ezberdina ikusi nahi duten historiazaleentzat aproposa.

Balkanetan kokatutako herrialde honek kontraste asko dituen paisaia inbidiagarria du, Itsaso Beltzeko hondartza distiratsuetatik hasi eta Rila mendietaraino.

Bidaiaren PREZIOA 1.905 eurokoa da gela partekatuan eta 2.374 eurokoa gela bakarrean. Bidaia-laguntza aseguruaren kostua (ezeztapena barne) 35 eurokoa da.

Bidaiaren IZEN-EMATE  APIRILAREN 2AN (ASTEAZKENA) hasiko da, 10:00etan, Elkarteko bulegoan. Izen-ematea “Toki Atsegiña”ko kideentzat gordeta dago Bidaiaren egitarau osoa eransten da. BULGARIA

Aseguruari dagokionez, NANaren fotokopia ere eman behar da matrikulatzeko unean.