AL ANDALUSERA BIDAIA

Argitaratua: 6 martxoa, 2025 - Kategoria:

Gure Elkarteak AL ANDALUSERA BIDAIA bat antolatzen du, MAIATZAK 11 ETA 18 ARTEAN egingo dena. Bidaian,  besteak beste, GRANADA eta CORDOBA bisitatuko dira. Bidaia autobusez egingo denez, joatearen bidaian ALMAGRO bisitatu eta itzuleraren bidaian ALCALÁ DE HENARES bisitatu eta denbora libre izateko ere aukera emango du. Hiri hauek ere kultura-ondare garrantzitsua dute.

Bidaiaren prezioa 1.207 eurokoa da gela bikoitzean eta 1.587 eurokoa gela bakarrean, asegurua barne.

Egonaldia Almagroko Maestrazgo de Calatrava hotelean, Granadako Gran Luna hotelean eta Alcalá de Henareseko El Bedel hotelean izango da.

Bidaia maiatzaren 11n abiatuko da, 08:00etan, Iruña kaleko 3 zk.ko ohiko puntutik.

Bidaiarako IZEN-EMATEA MARTXOAREN 12AN (ASTEAZKENA) hasiko da, goizeko 10:00etan Elkarteko bulegoan.

Bidaiaren programa osoa erantsita dago. VIAJE AL ANDALUS