“ZUK JAKITEA NAHI DUT…” HITZALDI-AURKEZPENA

Argitaratua: 10 urria, 2023 - Kategoria:

Datorren URRIAK 16 (ASTELEHENA)  egunean, 17:30ean, Elkarteko Erabilera Anitzeko Aretoan “Zuk jakitea nahi dut… Nire bizitzaren zaintza modu egoki batean planifikatzeko gida”- ri buruzko HITZALDI-AURKEZPENA egingo da. Gida bat da, ereduzko dokumentu batekin, gutako bakoitzak, maila indibidualean, nola zaindu nahi gaituen ezar dezagun guk geuk egiteko gai ez garenean.

Aipatutako gida Gipuzkoako Gizarte Esku-hartzean Etika Batzordeak egin du, Foru Aldundiaren menpeko kontsulta-organoa, gizarte zerbitzuetan parte hartzen duten pertsonen eta entitateen zerbitzura dagoena. Horren inguruko informazio gehiago hurrengo webgunean lor daiteke https://www.gipuzkoa.eus/es/web/gizartepolitika/comite-bioetica

Aurkezpena Olaia Arana gizarte langileak eta aipatutako Etika Batzordeko kideak egingo du.

SARRERA DOAN izango da.

Tresna-barrara saltatu