TERUEL – MAESTRAZGORA BIDAIA

Argitaratua: 1 otsaila, 2026 - Kategoria:
Gure Elkarteak TERUEL-MAESTRAZGO BIDAIA antolatu du, APIRILAREN 8TIK 10ERA bitartean, biak barne.

Maestrazgo Aragoiko eskualde bat da, Teruel probintziaren ekialdean kokatua, bere hiriburua Cantavieja delarik. Eskualde honetako herri gehienak Tenpleko Ordenakoak izan ziren, eta desegin ondoren, Ospitaletegietara pasa ziren. Horrela, Cantavieja, Fortanete, Mirambel, Villaluengo eta beste leku batzuetan Erdi Aroko hirigune historikoak, harresitutako esparruak edo gazteluen hondarrak kontserbatzen dira.

Bidaian zehar, Teruel hiriburua eta Albarracín, Probintziako lekurik esanguratsuenetako bat, bisitatuko dira. Bidaiaren programa osoa erantsi da. Viaje a Teruel

Bidaiaren PREZIOA, BAZKIDEENTZAT ERRESERBATUA, 495 eurokoa da gela partekatuan eta 620 eurokoa banakako logelan, baliogabetzearen aseguruaren kostua barne.

IZEN-EMATEAREN HASIERA OTSAILAREN 10AN (ASTEARTEA) izango da, 10 etan, Elkartearen Bulegoan.