Eusko Jaurlaritzak Jardunaldi bat antolatu du “ADINEKO PERTSONEI ZUZENDUTAKO BIDE-EZBEHARRAK PREBENITZEKO SENTSIBILIZAZIO-PROGRAMA 2025-2026” ren barruan, IRAILAREN 22AN (ASTELEHENA) Antiguon egingo dena, eta gure elkartea aukeratu du horretan laguntzeko.
Jarduerak gure auzoko hainbat espaziotan egingo dira, honako xehetasun hauen arabera:
Kaleko jarduerak
Julio Caro Baroja plazan egingo da, ASISTENTZIA LIBREAREKIN, bi saiotan:
11:00 – 14:00 etan
16:30 – 19:30 etan
Parte hartzeko saioa
Elkarteak Ondarreta pasealekuko 6. zenbakian duen lokalean egingo da, 16:30etik 18:00etara. Saio hau gure elkarteko BAZKIDEENTZAT gordeta dago, eta aldez aurretik izena eman beharko dute elkarteko bulegoan.
Umorezko bakarrizketa
Elkarteak Ondarreta pasealekuko 6. zenbakian duen lokalean antzeztuko da, 18:00etan, eta SARRERA LIBREA izango da lekua bete arte.
Jardunaldiaren programa osoa erantsi da. Jornada Antiguo