Datorren AZAROAREN 20AN (OSTEGUNA) gure Elkarteak ohiko BAZKARIA – GURE NAGUSIEI OMENALDIArekin ospatuko du Aginaga Sagardotegian. Bazkaria doan izango da 85 urte edo gehiagoko bazkideentzat. Halaber, 2025ean 85 urte betetzen dituzten bazkideek ezusteko opari bat jasoko dute.
Sagardotegira eramateko autobusak 13:30ean irtengo dira Iruña kaleko 3. zenbakian dagoen ohiko tokitik. Bazkaria 14:00etan hasiko da, eta amaieran dantzaldia izango da autobusak irten arte.
Bazkideentzako bazkariaren PREZIOA 35 eurokoa da, eta ahal dela eskudirutan ordaindu beharko da.
Bazkarirako IZEN-EMATEA AZAROAREN 6TIK (OSTEGUNA) aurrera egin ahal izango da, eta azken eguna Azaroaren 18a izango da.
Izena emateko unean bertan jakinarazi beharko dute beren kabuz joateko asmoa duten inskribatutako bazkideek.