“RETINA GIPUZKOA BEGISARE” ELKARTEAREN AURKEZPENA

Argitaratua: 11 otsaila, 2026 - Kategoria:
OTSAILAREN 16AN (ASTELEHENA), “RETINA GIPUZKOA BEGISARE” aurkeztuko da gure elkartean.

Retina Gipuzkoa Begisare erretinako herentziazko distrofiek kaltetutako pertsonen elkartea da, eta duela 28 urte hasi zen lanean. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, onura publikokoa deklaratua, eta bere helburu nagusia da ikusmen txikia duten eta erretinako gaixotasun hereditarioak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea.

2020an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Boluntariotzaren Saria jaso zuen, eta bultzada horrek indartu egin zuen laguntzen dien pertsonekiko konpromisoa. Gainera, 2013an “Ikusmen Txikia dut” bereizgarria sortu zuen. Ekimen aitzindaria da, ikusmen txikia ikusarazteko eta kolektibo horrek gizarteko hainbat esparrutan dituen behar espezifikoen aitorpena sustatzeko.

“Retina Gipuzkoa Begisare” ren jarduera-ildoak deskribatzen dituen dokumentua erantsi da. Presentacion Begisare

Aurkezpena arratsaldeko 17:30etan izango da, gure Elkarteko Erabilera Anitzeko Aretoan, SARRERA DOAN izanik.