URRIAREN 27AN (ASTELEHENA), 17:00etan, informazio-hitzaldi bat egingo da gure elkartean, “VOCES EN RED” ekimena aurkezteko. Ekimena GURUTZE GORRIAREN eta AMANCIO ORTEGA FUNDAZIOAREN arteko aliantzatik sortu zen, 65 urtetik gorakoentzat.
Ekimenaren helburua bakardadea murriztea, teknologiarako sarbidea erraztea eta adinekoen artean laguntza-sare berriak sustatzea da.
Horren bidez, parte-hartzaileari “Alexa” ahots-laguntzaile bat eskaintzen zaio doan, pantailarekin. Internetik ez badu, router eta erregleta bat ere instalatzen da, eta boluntarioak arduratzen dira instalazioaz eta etxean erabiltzen erakusteaz.
Gainera, ekimenean parte hartzen duten pertsonei tailerrak, irteera kulturalak eta talde-jarduerak eskaintzen zaizkie, Gurutze Gorriaren tokiko batzarraren gaitasunean oinarrituta.
Hitzaldia ELKARTEAREN ERABILERA ANITZEKO ARETOAN (Etxea) izango da, 17:00etan, eta SARRERA LIBREA izango da.