HITZALDI-AURKEZPENA “SAHARAKO HERRIAREN BEGIETARA BEGIRA”

Argitaratua: 22 urtarrila, 2026 - Kategoria:

URTARRILAREN 26AN (ASTELEHENA), “MUNDUKO BEGIAK” elkarteko arduradunek HITZALDI-AURKEZPEN bat egingo dute “Toki Atsegiñan”, “SAHARAKO HERRIAREN BEGIETARA BEGIRA” lelopean.

MUNDUKO BEGIAK” irabazi-asmorik gabeko fundazioa da, eta Malin, Mozambiken, Bolivian eta Saharan egiten du lan. Aurkezpena Ana Isasa Fundazioko ordezkariak eta Iñaki Elorza eta Lourdes García Fundazioko boluntario eta gure Elkarteko bazkideek egingo dute.

Hitzaldian, fundazio horren aurkezpen labur bat egingo da, bai eta joan den azaroan Tindufeko (Aljeria) kanpaleku sahararretan izandako esperientziaren kontaketa zehatza ere.

Hitzaldia gure elkarteko Erabilera Anitzeko Aretoan (Etxean) izango da, 17:00etan, eta SARRERA LIBREA izango da.