“Toki Atsegiña” gure Elkarteak GALIZIARA BIDAIA antolatu du, zehazki BEHE ITSASADARRETARA, MAIATZAREN 10 eta 16 bitartean, biak barne, egingo dena.
Bidaian, Sanxenxon egonaldiaz gain, Pontevedra, Combarro, O Grove, Cambados, Tui, Santiago de Compostela eta Costa da Morte bisitatuko dira. Bidaiaren programa osoa erantsi da. Viaje a Galicia
Bidaiaren PREZIOA, BAZKIDEENTZAT ERRESERBATUA, 735 eurokoa da gela partekatuan eta 980 eurokoa banakako logelan, eta bertan behera uzteko aseguruaren kostua ere barne hartzen du.
Bidaiarako IZEN-EMATEA MARTXOAREN 10EAN (ASTEARTEA) hasiko da, 10:00etatik aurrera, Elkartearen Bulegoan.