DANTZALEKURA (ALTSASU) ETA AGURAINERA TXANGOA

Argitaratua: 2 urria, 2025 - Kategoria:

Gure elkarteak DANTZALEKURA (ALTSASU) ETA AGURAINERA TXANGOA antolatzen du, URRIAREN 17an (OSTIRALA).

Txangoan, gutxi gorabehera 2 km-ko ibilaldi gidatua egingo da Dantzalekuko hariztian barrena, Altsasuko Damero Ibilbidean. Ibilaldi horretan, inguruko zuhaitz-espezieak, mitologiarekin duten harremana eta abar ezagutuko dira.

Paseoaren ondoren, bazkaria Olatzagutiako Clinker jatetxean egingo da, erantsitako Altsasu Programa programan zehazten den menuarekin.Programa Altsasu

Bazkaria amaitutakoan, Agurainera joango gara autobusez. Bertan, hiribildu harresitua bisitatuko dugu. Jauregi errenazentista eta barrokoz jositako kaleak daude, baita antzinako judutegia ere.

Txangoa amaituta, 19:30ean itzuliko da Donostiara.

Toki Atsegiñako bazkideentzat erreserbatutako txangoaren PREZIOA 50 eurokoa da, eta eskudirutan (ahal dela) edo txartelean ordaindu ahal izango da.

IZEN-EMATEA URRIAREN 7AN (ASTEARTEA) hasiko da, 10:00etan, Elkartearen bulegoan.